2022
Ikerketa eta sormen proiektu artistikoa
Salbamendu Manta proiektu artistiko parte-hartzailea da, eta josteko ekintzaren bidez zaintzari, babesari eta iraunkortasunari buruz hitz egiten du. Proiektuak zubi bat eraiki nahi du memoria pertsonalaren eta kontzientzia kolektiboaren artean, ekodependentzia eta interdependentzia bezalako kontzeptuak jorratuz.
Lana manta kolektibo handi gisa gauzatzen da, birziklatutako materialez eraikia: parte- hartzaileek zabor edo hondakintzat hartzen dituzten arropak (kamisetak, zapiak, etab.). Metodologia erabat parte-hartzailea da: pertsona bakoitzak bere trapu zatiak bildu, moztu eta eskuz josten dizkio pieza nagusiari. Keinu hori funtsezkoa da, izan ere, arropa horiek oroimen pertsonal eta transferiezinen gordailuak dira. Proiektuaren ardatza da objektu indibidualetik aldentzea, bizipen partekatuekin ehundutako oroimen pieza kolektibo bat eraikitzeko.
Eskuz josteko ekintza —batzea, konpontzea, berreraikitzea, babestea— naturak eta gizarteak behar dutenaren metafora gisa aurkezten da. Manta, biltzeko eta berotasuna emateko funtzio sinbolikoan, babesa ekartzen du gogora zaurgarritasun testuinguruetan.
Topaketa txikien bidez, elkarrizketa-guneak sortzen dira jantziekin, joskintzarekin eta zaintza-lanekin harremana partekatzeko. Salbamendu Manta gizarte-mugimenduaren seinale bihurtzen da, horrela, ingurunearekiko erantzunkizun kolektiboa ikusaraziz eta mundu osoa babesteko, biltzeko eta zaintzeko behar bezain handia den manta bat jostea bilatuz.