2025
AMA Tolosa
@amatolosa
AMA Tolosa Jatetxearekin egindako elkarlana esperientzia gastronomikoa handitzera bideratuta dago, jasangarritasunaren eta tokiko kulturaren bidez. “Bertakoak babesten gaitu” lelopean, Euskal Herriko artilea txertatzen du; material hori historikoki baliotsua izan da, baina gaur egun hondakintzat hartzen da.
AMAko taldearekin batera, artilean oinarritutako bi pieza sortu genituen: alde batetik, artilezko plater-azpikoak, menuko plater nagusietako bati lagunduko ziotenak: ardizko karbonara bati, alegia. Bestetik, jatetxeko karta berriak diseinatu eta sortu genituen, artilea eta biomaterialak erabiliz.
AMA jatetxeak bezeroa gure kulturarekin, paisaiekin eta gastronomiarekin konektatu nahi du. Jatetxean esertzean jasotzen duzun lehengo gauza Euskal Herriko artilearekin eskuz egindako karta bat da. Horrela, bezero bakoitza, ukimenaren bidez, gure lurraldeko identitate kulturalarekin konektatzen da, sorkuntza artistikoak eta kontsumo kontzienteak ekonomia zirkularra eta gure historia biziberritu ditzaketela erakutsiz.