2023
Egonaldi artistikoa Sormenaren Kabia, Alkiza
LATX ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu bat da, bere helburu nagusia Euskal Herriko artileari espazio eta balio berri bat ematea da.
2023an hasi zen proiektua, eta oraindik abian dagoena, arazo ekologiko, sozial eta ekonomiko bati aurre egiteko premiaren ondorioz sortu zen; material horrek gure identitatearekin duen konexio soziokultural sakona berreskuratuz eta islatuz.
Garai batean, artilea lurraldeko ekonomiaren funtsezko zatia zen, baina material sintetiko berrien sorkuntzaren ondorioz, egoera erabat aldatu da azken hamarkadetan, eta gaur egun kudeatzen zaila den hondakintzat hartzen da.
Errealitate horren aurrean, arte iraunkorreko proiektu bat sortu nuen: LATX. Bere ardatz nagusia ardia da eta artileak maila soziokulturalean duen esanahi guztia islatzea eta hainbat teknika eta euskarri erabiltzea bilatzen du. Gainera, animalien eta artatzen dituztenen zaintza bezalako funtsezko balioak sustatzen ditut, eta lehen sektorea eta baserriak, historikoki gure kulturaren ardatz izan diren elkarguneak, bizirik mantentzearen garrantzia azpimarratzen du.
Azken helburua da balio handiko material hau ez galtzea eta, sorkuntza artistikoaren, diseinuaren eta artisautzaren bidez, bizitza berri bat eskaintzea, bere balio kulturala balioetsiko duena, bere ahalmen materikoa sustatuz eta kontsumo eredu arduratsuago, jasangarriago eta koherenteago bati lagunduko diona.